Zerua itsaso zikin

Zerua itsaso zikin bat da, mon amie, koblakariak zioen, oroitzen? Eta, pentsa, zerua itsaso zikin bat bada, zer den lurra, mon amie. Itsaso eta basoetako zaborraz arduratzen gara, gure baitakoak garbitzeaz pentsatzen hasi gabe. Eta hori ezinezkoa da, mon amie.
Jende asko pasatzen da pasabide honetatik, mon amie, baina inork gutxik ikusten nau. Nik ere ez diet begiratzen. Lurra itsaso zikin bat da, mon amie, eta begiak ditugu faltan. Eta ahoa sobran.
Ikusi besterik ez, handik eta hemendik, egunotan entzun beharreko promesak, mon amie. Ezin sinestu inoren hitzan, begiradan ez bada, ekintzetan ez bada. Botorik lortu ezin den lekuan lagunik ez dagoelako, mon amie.