Uliako haztegiko erromeria egingo dute maiatzaren 27an

Uliako haztegiko erromeria egingo dute datorren larunbatean, maiatzaren 27an. 11:00etan hasiko da jaia Intxhaurgunearekin, eta 0 eta 5 urte bitarteko haurrentzako jolasak egingo dituzte Uliako mintegien parkean.
12:30ean, trikipoteoa egingo dute Zulo Zahar elkartetik hasita, eta 14:30ean paella jana egingo dute Uliako mintegien parkean. Bazkalostea girotzeko, bingo musikatua antolatu dute. Eguna borobiltzeko, kontzertuak izango dira Intxaurrondoko Letaman gaztetxean.
Bazkarirako tiketak honako toki hauetan daude salgai: Adi, Bilindo, Erdikoa, Kaizen eta Zulo Zaharren. Umeen tiketa 5 euroan eskuratu daiteke, eta helduena 15 euroan. Aukera beganoa ere egongo da.