2.700 ikusle izan ditu 32. Poltsiko Antzerki Jaialdiak
Donostiako kultur etxeek Poltsiko Antzerkiaren 32. jaialdiaren “balantze bikaina” egin dute, bai hiritarren erantzunagatik, eta bai antolakuntzagatik ere. Batez beste, 2.700 lagun bertaratu dira antzerkiaz, umoreaz, magiaz, musikaz eta kabaretaz gozatzera maiatzaren 4tik 21era.
Programazioak antzerkia, umorea, magia, bentrilokia, mentalismoa, bakarrizketak eta musika izan ditu osagai nagusitzat, eta hainbat artista tabernetan eta beste ez ohiko espazioetan ikusi ahal izan dira.
Guztira, hamabost konpainiek hamabost ikuskizun eskaini dituzte 33 emanalditan. Horietatik hamazazpi euskaraz izan dira, eta gainerako hamaseiak, gaztelaniaz. Emakumezkoen sei talde, gizonezkoen beste sei eta hiru talde misto aritu dira Donostiako 25 espaziotan.