Hizkuntza politiken inguruan eztabaidatuko dute
Bagera Euskaltzaleen Elkarteak mahai inguru bat antolatu du aurten ere udal hauteskundeen harira, udaleko hizkuntza politikez hitz egiteko. Bihar izango da, hilaren 24an, 18:00etan, San Telmo museoan.
Bost alderdi nagusietako hautagaiak egongo dira mahai inguruan, baina soilik EH Bilduko alkategaia joango da, Juan Karlos Izagirre. Gainontzeko parte hartzaileak hautagaitzetako kideak dira, baina ez alkategaiak. EAJtik Jon Insausti joango da, Elkarrekin Podemosetik Miren Etxebeste, PPtik Vanesa Velez eta PSE-EEtik Iñaki Gabarain. Bestalde, moderatzailea IRUTXULOKO HITZAko kazetari Xalba Ramirez Cruz izango da.
Bi orduko mahai ingurua izango da. Lehenengo orduan, hizlariek tartea izango dute bakoitzaren hizkuntza politika zein izango den azaltzeko, eta, bigarrenean, alderetarako tartea irekiko dute. Galdera hau izango da abiapuntua: Zein da zure alderdiak datozen lau urteetan Donostian aurrera eramango duen hizkuntza politika?