Iñigo Legorburu eta Aitor Odriozola dira Altzako bertsopaper lehiaketako saridunak
Iñigo Legorburu Arregik irabazi du Altzako XIII. Arantza Hernandez Ezeiza bertsopaper lehiaketa. T(r)o(n)patuz izeneko bertsoagatik saritu dute, Unai Agirreren Baneza eta banitu bertsoaren doinuarekin idatzi duena.
Bestalde, Aitor Odriozola Zubillaga izendatu dute Altzako onena aurtengo sariketan. Nigarra begian izeneko bertsoa idatzi du, Goizean altxatu eta doinuarekin.
Sarituen bertsoak www.bizarrain.eus webgunean irakur ditzakezue.