La Anunciata ikastetxean bozkatzekoak zirenen hauteslekua aldatu dute
Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetarako mahai aldaketa bat egin dute Donostian. Hain zuzen ere, Altzako La Anunciata ikastetxean (Lorete bidea, 2) bozkatzea egokitu zaien herritarrek Pasaia-Lezo Lizeoko ikastetxean (Eskalantegi kalea, 66) bozkatu beharko dute, Altzan bertan. Bestalde, hautesleku eta mahai guztiak hemen kontsultatu daitezke.