Martuteneko biribilgune berria egiteko lau hilabeteko epea ezarri dute
Maiatzaren 28ko udal hauteskundeen bezperan, Donostiako Udal Gobernuak Martuteneko biribilgunearen proiektua onartu du. Horrela ere, iragarritakoa ez dute betetzerik izango, eta datorren legealdian ordezkatuko dute auzoaren bukaeran dagoen behin-behineko biribilgunea.
Enurcoin enpresak idatzi du proiektua, eta irudian ikus daitekeen moduan, bi errei izango ditu biribilgune barruan, eta ingurua berrantolatuko du. 258.029 eurokoa da aurrekontua, lanak egiteko lau hilabeteko epea ezarri dute, eta udalak urtea bukatu baino lehen bukatuta egotea aurreikusten du.
Martuteneko bizilagunen aspaldiko eskaera da biribilgunearena. Udalak 2015ean berrituko zuela adierazi zuen, baina ez da horrela izan.