Illunbeko doako autobusa uztailaren 8an berrabiaraziko dute
Donostiako Udalak azken urteotan udan sustaturiko zerbitzu bat mantenduko du. Uztailaren 8tik aurrera, Illunbeko aparkalekua Donostiako hirigunearekin lotuko duen autobus zerbitzua jarriko dute abian. Zerbitzua doakoa izango da bisitarien mugikortasuna errazteko. Hirigunera sartzen den auto kopurua gutxitzea da helburua.
Autobusak Illunbeko aparkalekua hirigunearekin lotuko du Errondo pasealekuaren hasieran (Menchu Gal parkearen alboan) dagoen geralekuaren bidez. Zerbitzua 20 minutuko maiztasunarekin eskainiko du.