Lo egiteko eskubidea aldarrikatu dute Parte Zaharrean, performance baten bidez
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak eta 7 Ordu Lo plataformak antolatuta, zarataren aurka eta “lo egiteko eskubidearen alde” protesta egin zuten ostegun arratsaldean Parte Zaharrean, performance bat eginez.
Egunero sufritzen duten arazoaren kontra protesta egiteko beste modu bat bilatzen saiatu dira, eta iaz Bilboko Ledesma kalean egin zuten performance bat hartu dute abiapuntu moduan: “Zerbait atsegina egin nahi genuen, eta jendearengana beste modu batean iritsi. Batzuek jada normalizatu egiten dute gure egoera, eta horri aurre egiteko beste modu bat bilatu nahi genuen”, azaldu zion duela bi aste IRUTXULOKO HITZAri Kattalin Ansorenak, Parte Zaharreko bizilagunak.
Clown eta aktore batzuek parte hartuko zuten performancean, eta sudur gorria eta pijama jantzita, kalera aterako ziren, adierazteko etxean ezin dutela lo egin. Iker Lauroba musikariak ere parte hartu zuen egitasmoan. Jarraian, bideoa eta hainbat argazki ikus ditzakezue: