Becky Massey fitxatu du Ibaeta Basketek
Ibaeta Basketek beste fitxaketa bat iragarri du, Becky Massey jokalariarena. 22 urte ditu 1,86 metroko altuerako pibot belgikarrak, eta bere jaioterriko KB D-Glas Oostende taldean hasi zuen kirol ibilbidea. Kangaoresekin Eurocup txapelketa jokatu du azken urteotan, eta Movistarren jokatu du azken denboraldia.
Movistarrekin jokatutako denboraldian, zortzi partida jokatu ditu Masseyk Eurocup txapelketan, eta, batez beste, 9,9 puntu sartu ditu partidako, 4,5 errebote hartu ditu, hiru asistentzia eman ditu, zelaiko jaurtiketen %28,6 sartu ditu eta hirukoen %92. Ligan, aldiz, 32 partida jokatu ditu, eta, batez beste, 6,3 puntu sartu ditu partidako, 2,9 errebote hartu ditu, 1,7 asistentzia eman ditu, zelaiko jaurtiketen %42,3 sartu ditu, hirukoen %29,5 eta jaurtiketa libreen %76,3. Bestalde, Belgikako selekzioarekin jokatzen du.
Massey Ibaeta Basketek 2023-2024ko denboraldirako egindako laugarren fitxaketa da, aurretik Erin Whalen, Alba Prieto eta Lara Gonzalez fitxatu baititu. Bestalde, Yurena Diaz eta Maria España kapitainen kontratuak berritu ditu klub donostiarrak berriki. Horrez gain, joan den astean iragarri zuten jokalari hauek ez dutela taldean jarraituko: Mariam Coulibaly, Joy Adams, Cristina Soriano, Alima Dembele, Nicole Cardaño, Natalia Rodriguez, Claudia Cuic eta Paula Estebas.