Erlojuaren aurkako taldekako Gipuzkoako Txapelketa irabazi dute
Donostialdea Bizikletan taldea da erlojuaren aurkako gazte mailako Gipuzkoako txapelduna. Pasa den larunbatean, denborarik onena egin zuten Legorretan jokaturiko taldekako erlojupekoko txapelketan. Limousin Oriako A bigarren sailkatuari 58 segundoko aldea atera zioten.
Honako txirrindulari hauek osatu zuten talde txapelduna: Beñat Ilzarbe (Donostia), Aimar Alarcia (Donostia), Unax Betelu (Donostia), Mattin Basurto (Donostia) eta Tasio Senperena (Astigarraga). Zuzendari lanetan Hegoi Urretabizkaia eta Ekhi Muñoz hernaniarrak izan zituzten. Irabazlearen denbora hirugarrenak markatzen zuen, eta taldeko hiru txirrindulari iritsi ziren helmugara: Alarcia, Senperena eta Basurto. Alarciak oso erritmo gogora ezarri zuen hasieratik, eta Beteluk (istripu bat izan eta gero) eta Ilzarbek ezin izan zuten amaierara arte eutsi haren besteen gurpilean.
Egun eta leku berean jokatu zen kadeteen mailako taldekako erlojupekoko Gipuzkoako Txapelketa, eta Donostialdea Bizikletan A taldeak laugarren postua eskuratu zuen, Ipar Maquina A talde irabazlearengandik 01:41era. B taldeak, berriz, 10. postua eskuratu zuen, talde irabazlearengandik 03:39ra. Donostialde Bizikletanek eta Ipar Maquinak bien arteko beste talde bat ere osatu zuten, kadeteen taldekako lehia horretarako. Talde hori 18. postuan sailkatu zen, talde irabazlearengandik 06:35ra.