Hauteskundeetako emaitzak aztertzeko mahai ingurua egingo dute
Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak pasatuta, emaitzak aztertzeko mahai ingurua antolatu dute Donostian gaurko, hilaren 29rako. Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoen Elkarteak antolatu du mahai ingurua, eta 18:00etan izango da, Garibai kaleko 19. zenbakiko Arrupe aretoan.
Hiru hizlarik hartuko dute parte: Iker Iraola EHUko soziologoak, Felix Arrieta Deustoko unibertsitateko politologoak eta Nerea Azurmendi kazetariak. Bestalde, Juan Aldazek moderatuko du saioa.