2.500 dortsal baino ez dira geratzen
58. Behobia-Donostia lasterketaren izen emateak ziztu bizian jarraitzen du. Fortuna kirol elkarte antolatzaileak adierazi duenez, dagoeneko azken 2.500 dortsalak falta dira. Horietatik 1.207 normalak dira, eta gainerakoak dortsal solidario eta eskaintza turistikoak dira. Dortsal normalak agortzean itxaron zerrenda irekiko dute.