Cidetec zentro teknologikoaren egoitza berria Eskusaitzetan eraikitzeko lizentzia onartu du udalak
Cidetec zentro teknologikoak egoitza bat du Donostian gaur egun, Miramongo parke teknologikoan, eta egoitza berri bat izango du, Eskusaitzetan. Hain zuzen ere, egoitza berria eraikitzeko lizentzia onartu du, gehienez bi urteko epean egiteko.
Zentroaren estrategia korporatiboko sailek hartuko dituzte kokapen berriaren 7.000 metro koadroak, eta Eskusaitzetako Mubil eraikin nagusian 2.200 metro koadroko laborategia kudeatuko du Cidetec Energy Storagek. Laborategi horiek Tolosan daude gaur egun. Horrela, guztira, energia biltegiratzeko 10.000 metro koadroko azalerako instalazioak izango ditu zentroak.