Garberak gune berri eta "berritzailea" ireki du
Lau urte iraun dute Garbera merkataritza zentroa handitzeko lanek, eta 130 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin dute. Gaur goizean ireki dute gune berria, eta inaugurazio ekitaldian Garberako langileak izan dira protagonistak.
Garberak solairu bakarreko espazio zabala da orain, ibilbide zirkularrarekin, erosketaz haragoko “esperientziez gozatzeko” toki handi gisa pentsatua. Eraldaketak zuzeneko 500 lanpostu berri sortu ditu, eta Garberak zituenei gehituta, guztira 1.500 lanpostu dira, %70 emakumeak dira eta %50 inguruko auzoetakoak.
Hauek dira gune berri honetan dauden markak: Nike, Sprinter, JD Sports, Munich, Courir, Ulanka, RKS, Primor, Freshly, Maison du Monde, Sicos, Dockers, Brownie, Bimba y Lola, Scalpers, Celio, Jack and Jones, Boston, Tezenis, Oysho, Soloptical, Paco Martínez, Misako, Sephora, Bershka, Stradivarius, Levis, Belros eta Claire’s.