Gomazko ahateek Urumea hartuko dute larunbatean
Bueltan da Lagunduck lasterketa solidarioa, eta, beste behin ere, gomazko 10.000 ahatek Urumea ibaia beteko dute larunbatean. Accion Marianista Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatzen du egitasmoa, eta Indian hezkuntza proiektu bat garatzeko dirua biltzea du helburu aurtengo Lagunduck lasterketak.
16:00etan hasiko da egitasmoa, eta hainbat jarduera egingo dituzte Urumearen inguruan, 16:00etan hasita: lasterketa solidarioa, haurrentzako ikastaroak eta puzgarriak, besteak beste. Ondoren, 18:30ean, Mundaiz zubitik botako dituzte gomazko ahateak uretara, eta Maria Kristina zubiraino izango da lasterketa. Horrela, 10.000 ahate horiek adoptatu egin daitezke, horrela Indiako hezkuntza proiektuaren aldeko ekarpena eginez; hemen egin daiteke adopzioa.