Kantu bazkari solidarioa egingo dute Amara Berriko sanjoanetan

Ikasbide kultur elkarteak antolatzen dituen Amara Berriko San Joan jaien barruan, kantu bazkari solidarioa antolatu dute. Ekainaren 18an izango da, 14:00etan, Probestu plazan. Biltzen duten dirua auzoko Kaleko Afari Solidarioak egitasmoarentzat izango da. 100 laguneko muga jarri dute, eta haurrentzat ere menua egongo da 10 euroren truke.
Amara Berri kantuz taldeko lagunekin emango diote amaiera bazkariari, euskal abesti herrikoiak abestuz. Bukaeran zozketa bat egingo da eta zozketan bildutako dirua ere Kaleko Afari Solidarioak egitasmoarentzat izango da.
Bazkarirako sarrerak 25 euroren truke eskuratu daitezke Ikasbide kultur elkartean, ekainaren 12ra arte.