Klub Nautikoak bere dokumentuen funts historikoaren dohaintza egin dio udalari
Donostiako Udalak eta Donostiako Klub Nautikoak hitzarmena sinatu dute, eta ondorioz, klubak bere ehun urteko historian sortutako dokumentuen funtsa dohaintzan emango dio udalari. Donostiako alkate Eneko Goiak eta klubeko presidente Pio Agirrek akordioa sinatu dute gaur goizean udaletxeko harrera gelan. Udalak konpromisoa hartu du kontserbatzeko eta ikertzaileen zein hiritarren artean ezagutzera emateko.
Udal Artxiboari dohaintzan emandako funtsak segidako dokumentuak ditu: 1905 – 1911; 1920 – 1930; 1937 – 1949 1949 – 1959; 1959 – 1966; 1966 – 1972; 1972 – 1981; 1981 – 1984; 1984 – 1989; 1989 – 1996 ; 1996 – 2002 akten liburuak; Zuzendaritza Batzarraren Batzorde Iraunkorraren liburuak (1955 – 1958); eta bazkideen erregistro liburuak (1936ko uztailak 18 – 1966ko otsailak 28).
Liburu horietan guztietan hiriko historiari buruzko dokumentazioa dago, eta Klub Nautikoaren historiarekin lotura duten hainbat mugarri. Eta besteak beste, dokumentuen artean egoitza eraikitzeko erabakia eta uneko egoera.