Txirri zuriak dabiltza Kontxan
Artikoko tundran umatu ohi duen hegazti espezie txiki bat txirri zuria, baina oso migrazio luzeak egiten dituzte, eta Kontxako hondartzan agertu ziren txirri zuri batzuk asteartean. Itsasertzean ibili ohi dira taldetan, olatuen atzetik korrika, urak hondarrera eramaten dituen animalia txikiak harrapatzen, elikatzeko.