Donostiako Ospitalean ingresatutako emakumeak ebola izatea "ia ezinezkoa" dela dio Osakidetzak
Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko mediku zuzendariorde Xabier Zubeldiak komunikabideen aurrean agerraldia egin du eta esan du emakumea egonkor dagoela. "
Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko mediku zuzendariorde Xabier Zubeldiak komunikabideen aurrean agerraldia egin du eta esan du emakumea egonkor dagoela. “Arriskutik kanpo dago, baina zaintzapean. Oraingoz ez dugu diagnostikorik. gaur arratsaldean edo bihar jasoko ditugu egindako proben emaitzak”, adierazi du. Oraindik baieztatu ezin daitekeen arren, Zubeldiak adierazi du “ia ezinezkoa dela ebola pairatzea”, eta mediku taldea “lasai” dagoela.
“Gaur goizean infekzio tropikal batekin heldu den emakumea ondo dago, baina daukan birusa arriskutsua izan daitekeenez, gisa horretako gaitzetan espezializatuta dagoen unitatean ingresatu dugu, protokoloa betez”, azaldu du.
Zubeldiak berretsi du emakumea egonkor dagoela. “Arriskutik kanpo dago, baina zaintzapean. Oraingoz ez dugu diagnostikorik. gaur arratsaldean edo bihar jasoko ditugu egindako proben emaitzak”, adierazi du.
Sukar hemorragikoa
Zabaldu denez, emakumea antropologoa da eta Afrika Erdiko Errepublikara egindako bidaia batetik itzuli berri da. Ostegun goizaldean joan da Bizkaiko erietxera, gaixotasunarekin bateragarriak diren sintomak (sukarra, besteak beste) zituela.
Donostiako Ospitaleak eritasun mota hauek artatzeko segurtasun eta isolamendu baliabide bereziak dituen unitatea du —Espainiako Estatuan sei zentro baino ez daude—, eta Osakidetzak protokoloa abiatu ostean, bertara eraman dute gaixoa.
Sukar hemorragiko birikoak hainbat familiatako birusek sortzen dituzten gaitzak dira. Besteak beste, ebola, Marburg birusaren gaixotasuna, Lassa sukarra eta sukar horia daude horien tartean.