Hiru urteren ostean, bueltan da Sagueseko garagardo azoka
Donostiako Bera Bera errugbi taldeak garagardo azoka ospatuko du ekainaren 7tik 11ra Saguesen. Pandemia dela eta, hiru urteko etenaldiaren ondoren bueltan da hirian klasiko bihurtu den feria. Aurten, Basque Beer Garagardoa zigilua duten 36 zerbeza egongo dira aukeran.
Errugbia eta garagardoa modu ezin hobean uztartuko dituen festa izango da. Izan ere, Top 14ko final erdiak Anoetak jokatuko dira ostiral eta larunbat horretan. Saguesen gainera, txapelketaren antolatzaileek “Fan Zone”a jarriko dute, azoka eta zaletuak parez pare egin daitezen.
Ostiral, larunbat eta igandean, bazkaltzeko aukera ere egongo da. Antolatzaileek erronka jo diote euren buruei:”Baietz 11.000 litro baino gehiago saldu! Prakak bete lan egin beharko dugu hori lortzeko, baina motibazioz beterik gaude”. Ohartarazi dutenez, biltzen duten diru guztia errugbi atalera bideratuko da, klubaren finantziazio iturri garrantzitsuenetakoa delako.
Nahi izanez gero, web orrian mahaia erreserbatu daiteke, eta mugikorretik eskaria egiteko aukera egongo da ere. Aurrerapen teknologikoak erabiliko dute etortzen den bezeroari ahalik eta esperientzia atseginena eskaintzeko.
Historia bizia duen azoka bat da hau. Errugbi atalak biziraun ahal izateko antolatzen hasi ginen1998 Gaska frontoian. Baliabidez urri baina ilusioz lepo. Handik Manteo kiroldegira joan ginen, gure txokoa Saguesen topatu genuen arte. Orduz geroztik bertan etxean sentitzen gara.