Tokiko telebista publikoen etorkizuneko erronkak aztertzen ari dira Miramar jauregian
Europako Zerbitzu Publikoko Eskualde Hedabideen 39. Biltzarra egingo da Miramar jauregian gaur eta bihar. EITBk eta Circom Regional elkarteak antolatu dute jardunaldia, eta We Talk, We Listen, We Share izenburupean, gaurkotasun gaiak jorratuko dituzte, besteak beste, kazetaritzarekin, transformazio digitalarekin, zerbitzu publikoarekin eta publiko gazteekin lotuta.
Bestalde, Prix Circom Regional 2023 sari banaketa ekitaldia egingo dute gaur Tabakaleran, eta Europako eskualdeetako telebista publikoek ekoitzitako ikus-entzunezko ekoizpen onenak sarituko dituzte bertan.