Uraren kalitatea "bikaina" da hondartzetako denboraldiaren lehen egunean

Hondartzetako denboraldiaren lehen eguna da gaur, eta udaleko Ingurumen Osasuna eta Iraunkortasuna sailetik azaldu dutenez, uraren kalitatea “bikaina” da Ondarretan, Kontxan eta Zurriolan.
Gaurtik hasi eta irailaren 30era arte iraungo du hondartzetako denboraldiak Donostian, eta sorosleak 10:00etatik 20:00etara izango dira egunero, iraileko azkeneko hamabostaldian izan ezik, 10:30etik 19:30era egongo baitira orduan. Horrez gain, kabinen ordutegia 09:00etatik 20:00etara izango da, ekainetik irailera, eta baita 20:30era bitarte ere uztailean eta abuztuan.
Mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako bainu lagundua Kontxan izango da ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean. Hiru aulki anfibio daude, eta 11:00etatik 19:30era izango da zerbitzua.