Dupla, Xiberoots, DJ La Fulana, Perlata eta beste hainbat kontzertu izango dira Karmengo jaietan
Uztailaren 13tik 16ra ospatuko dituzte kaiko Karmengo jaiak, eta jai batzordeak antolatu dituzten kontzertuen berri eman du. Gainera, gogorarazi dute urte “berezia” dela aurtengoa, jaiek 20 urte betetzen dituztelako.
Uztailaren 13an, osteguna, La Jodedera, Azken Sustraiak eta Dupla arituko dira oholtza gainean. Hurrengo egunean, uztailaren 14an, Xiberootsen kontzertuaren ostean, DJ festa izango da: DJ Natural Killer, DJ Minino, DJ Porrus eta DJ La Fulana.
Uztailaren 15ean, Perlataren kontzertuaren ostean, Iratzar erromeriarekin dantzatzeko aukera izango da, eta kontzertu sortari amaiera emateko, igandean, uztailaren 16an, Tribade eta Laiotzek girotuko dituzte jaiak.