Metroaren lanek aldaketak eragingo dituzte mugikortasunean, Mirakontxa eta Easo artean
Easo eta San Martin kaleetan eragina izango dute metroaren lanek. Euskal Trenbide Sareak Mirakontxa eta Easo arteko tartea eraikiko du orain. Ekainaren 5ean hasi eta bost hilabetez luzatuko dira lanak, eta zirkulazioan aldaketak izango dira denbora tarte horretan.
Garraio publikoaren, ibilgailu pribatuen, bizikleten eta oinezkoen ibilbideak berrantolatuko dituzte, eta lanek aurrera egin ahala egokitu eta aldatu egingo dira ibilbide horiek. Ekainaren 5etik aurrera, Easo eta San Martin kaleen arteko izkinan, aireztapen putzuko lanak hasiko dira. Hondeaketa Raise boring metodoaren bidez egingo da, harrizko putzuak bertikalki eraikitzeko sistema bat.
Horregatik, Easo kalean bi zirkulazio bide itxiko dira San Martin eta San Bartolome kaleen artean, eta egungo bidegorriaren ordez, zirkulazio bide bat jarriko da. San Martin kalean, bestalde, bidegorria eta zirkulazio bide bat itxiko dira Urbieta eta Easo kaleen artean, eta autobusaren bidea irekita mantenduko da.
Mozketa horiek honako zirkulazio aldaketak eragingo dituzte gune horretan:
Dbus
21-Mutualitateak-Anoeta eta 28-Amara-Ospitaleak:
Erdialderantz: Antso Jakituna 11ko geltokitik Parke kalera jiratuko dute, Gernikako Arbolarantz, eta Foruetatik eta Etxaide kaletik jarraituko dute Okendorantz eta Bulebarrerantz.
Easo plazako geltokia eta Easo 19koa kendu egingo dira, eta Gernikako Arbolara lekualdatuko dira.
Amara alderantz: ibilbide normala.
36-San Roke-Aldakonea:
Konkorrenea alderantz: Easo Plaza-Amara geltokitik aurrera, Morazatik jarraituko du, Urbietatik eta Mendeurrenetik, Parke kalea, Gernikako Arbola, Foru Pasealekua, Etxaide kalea, Askatasunaren Hiribidea 3 (geldialdia) eta ohiko ibilbidea berreskuratuko du. Easo 27ko geltokia eta Askatasunaren Hiribidea 19ko kenduko dira, Gernikako Arbolara eta Askatasunaren Hiribidea 3ra lekualdatuko dira.
San Roke-Matia alderantz: ibilbide normala.
37-Rodil-Zorroaga:
Rodil alderantz: Antso Jakitunetik aurrera, Parke kalean biratu eta Gernikako Arbolarantz egingo du, Foru Pasealekua, Etxaide kalea, Askatasunaren Hiribidea 3 (geldialdia) eta ohiko ibilbidea berreskuratuko du. Easo plazako geltokia, Easo 27koa eta Askatasunaren Hiribidea 21ekoa kenduko dira, eta Gernikako Arbolara eta Askatasunaren Hiribidea 3ra lekualdatuko dira.
Zorroaga alderantz: ibilbide normala.
19-Aiete-Bera Bera, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta B2-Aiete-Bera Bera:
Erdialderantz: Easo 27ko geltokia Easo 19ra lekualdatuko da.
Ibilgailu pribatuak
Ibilgailu pribatuek ezingo dute zirkulatu San Martin kalean, Urbieta eta Easo kaleen artean. Irekita egongo den bidetik autobusek, motorrek eta bizikletek zirkulatu ahal izango dute (mendebalderantz bakarrik, zirkulazioaren noranzkoan).
Bizikletak
San Bartolome – Manterola kaleko bidegorria berregokituko da, Easo kaleko eta San Martin kaleko bidegorriak lotzeko. Horretarako, San Bartolome kaleko motorren aparkalekua kendu eta plaza berriak sortuko dira Urdaneta, Manterola eta Arrasate kaleetan.
Manterola kalearen eta Easo kalearen arteko San Martineko bi norabideko bidegorriaren egungo zatia norabide bakarrekoa izango da, eta mendebalderantz zirkulatzea baino ez du ahalbidetuko, Antiguarantz.
Oinezkoak
Easo eta San Martin kaleen arteko izkinetan dauden oinezkoen pasabideak kenduko dira.
Obraren hurrengo faseak
Datorren abuztuan, San Bartolome kalean, Kontxa – Erdialdeko geltokiko larrialdiko aireztapena hondeatzeko obrak hastea aurreikusi du ETSk. Lehenengo fasea lau eta bost aste artekoa izango da, eta Easo eta Urbieta kaleen artean bide bakar batetik zirkulatzea baimenduko da, ibilgailu mota guztientzat.
Behin aurreko lanak amaituta eta lehen fasean eragindako trafikoak berrezarri ondoren, abendua aldera San Bartolome kalea erabat moztuko da hamahiru hilabetez gutxi gorabehera. Horrek aldaketak ekarriko ditu tarte horretatik doazen autobus lineetan, momentua iristen denean jakinaraziko direnak.
Azkenik, 2024ko lehen hiruhilekoan, Easo kalean, Arrasate kalearen ondoan, metroaren erdiguneko geltokiari zerbitzua emango dioen igogailuaren obra hasiko da, eta mota guztietako ibilgailuek bide bakar batetik zirkulatu beharko dute lan horiek egin bitartean.
Disuasio aparkalekua
Udalak uda honetan Donostia bisitatzera doazen pertsona guztiei dei egin die beren ibilgailu pribatuarekin joan ez daitezen, eta gogorarazi du uztailaren 8tik irailaren 10era doako autobus bat egongo dela Illunbeko disuasio aparkalekutik Mendeurrenaren plazaraino, hiriaren Erdigunean.
Zerbitzua Illunbeko zabalgunetik aterako da 11:00etatik aurrera eta 20 minuturo egongo da eskuragarri 22:20ak arte. Mendeurrenaren plazan zerbitzua 11:10etan hasiko da eta 22:30etan amaituko da.