'Mina baino lehen', Mugan taldearen abesti berria

Mugan talde donostiarrak abesti berria kaleratu du: Mina baino lehen. Gaurtik aurrera dago entzungai taldearen bigarren diskoko lehen singlea, eta taldekideek azaldu dutenez, beldurraz, besteek diotenaz eta maitasunaz hitz egiten du.
Soinuari dagokionez, disko berrian Muganek soinu berriekin esperimentatuko duela adierazi dute, baina ez duela taldearen “esentzia” galduko. “Pozik” agertu dira taldekideak egindako lanarekin, eta bigarren diskoa Durangoko Azokan aurkeztea aurreikusten dute.
Hona hemen Mina baino lehen abestiaren bideoklipa, Sua Enparantza aktorea protagonista duena: