Euskara batuaren ahoskera zaindua izango dute aztergai ekainaren 30ean
Euskaltzaindiak Euskara batuaren ahoskera zaindua. Arauaren 25. urteurrena. Jean Haritschelhar gogoan jardunaldia antolatu du ekainaren 30ean. Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean izango da, goizetik eguerdira.
30 urte bete ditu Ahoskera Batzordeak, eta Euskaltzaindiak duela 25 urte arautu zuen Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua (87. araua). Jean Haritschelhar (1923-2013) zen garaiko euskaltzainburua, eta ekainaren 30eko ekitaldian bera omenduko dute.
10:15ean, Maria Jesus Gil Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakasleak La enseñanza de la pronunciacion: por que, a quien, como hitzaldia eskainiko du (aldi bereko interpretazio zerbitzua egongo da).
Atsedenaldiaren ostean, 11:45ean, Xabier eta Aner Euzkitzek Hitzetik kortsera saioa eskainiko dute, eta 12:15ean, Ahoskera batzordekideekin mahai ingurua egingo da. Ekitaldia 13:45ean bukatzea aurreikusten da.
Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du esteka honetan, ekainaren 27a baino lehen.