Hasi da festa Larratxon!
Hemen dira Larratxoko jaiak; gaur hasi dira, eta auzoa jai giroan murgilduta egongo da astelehenera arte. Ohiko legez, ostegun arratsaldean bota dute txupinazoa, eta dagoeneko tradizio bihurtu den Holi festa koloretsua egin dute jarraian, jendez lepo zegoen plaza koloretako hautsez betez. Auzoko gaztetxoen artean arrakasta bereziki handia izaten du Holi festak, eta aurten ere hala izan da.
Buruhandiekin, erraldoiekin eta txarangarekin auzoan barrena ibili dira ondoren, kalejiran, baten batek oraindik ez bazekien, Larratxo jaietan dagoela jakin zezan. Asteburu luzea dute aurretik, askotariko jarduerez beterikoa; hemen ikus dezakezue egitaraua.
Jarraian, jaien hasierako irudi bilduma: