Hamari Traore izango da Realaren lehen fitxaketa
Txapeldunen Ligarako sailkatzea lortu ostean, Realak taldea indartzeko asmoa du. Halaxe adierazi zuen atzo Roberto Olabe kirol zuzendariak, eta, biharamunean, lehen fitxaketa izango denaren izena agertu da. El Diario Vasco egunkariak aurreratu duenez, Hamari Traore atzelari afrikarra talde txuri-urdinean ariko da.
Malikoa da, 31 urte ditu eta eskuin hegalean jokatzen du. Hain zuzen ere, hegal hori da Realak indartzea pentsatu duen postuetako bat. Rennes taldearekin zuen kontratua bukatu berri du, eta aukera hori baliatzen ahalegindu dira txuri-urdinak.