Hamari Traore txuri-urdina da
Goizean zabaldu dira zurrumurruak, eta arratsaldean baieztatu: Hamari Traore jokalari maliarra fitxatu du Realak. Eskuin hegaleko jokalaria da Traore, hain zuzen ere, klub txuri-urdinak indartu behar zuen hegalekoa. Rennes taldearekin zuen kontratua bukatu berri du Malikoak, eta aukera hori baliatu du klub donostiarrak. 31 urte ditu Traorek, eta 2024-2025eko denboraldiaren bukaerara arte sinatu du. Txapeldunen Ligarako sailkatu ostean, Roberto Olabe kirol zuzendariak ostegunean adierazi zuen taldea indartzeko asmoa zutela, eta hori egiten hasi dira dagoeneko.
Bere jaioterriko USFAS Bamako futbol taldean hasi zuen bere ibilbidea Traorek, eta, 20 urte zituela, Paris FC taldearekin sinatu zuen. Frantzian denboraldi bat egin zuen eta nahikoa izan zuen Belgikako Lehen Mailako Lierse taldearekin kontratua sinatzeko. Han erakutsitako maila onak Frantziako maila gorenera eraman zuten, Stade Reimsekin fitxatuz. Bertan bi denboraldi pasatu ondoren, 2017an, Rennesek fitxatu zuen arte. Jokalari garrantzitsua izan da talde horietan guztietan, eta 43 aldiz egon da Maliko selekzioan.
🌟 𝗘𝘀𝗸𝘂𝗶𝗻 𝗵𝗲𝗴𝗮𝗹𝗲𝗿𝗮𝗸𝗼 𝗲𝘀𝗽𝗲𝗿𝗶𝗲𝗻𝘁𝘇𝗶𝗮 𝗲𝘁𝗮 𝗶𝗯𝗶𝗹𝗯𝗶𝗱𝗲𝗮#TraoreTxuriUrdin | #AurreraReala pic.twitter.com/wP2BcqZrzA
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) June 9, 2023