Bota dute txupina Buenavistan!
Hogei urteren ostean bueltan dira Buenavistako jaiak. Espektatiba handiak zituzten bizilagunek, eta, lehen egunean behintzat, bete egin dira. Txupinaren ostean, Bidebietako bizilagunek utzitako buruhandiekin jolasten ibili ziren haurrak. Iluntzean, Mikeltxi DJarekin gozatzeko aukera izan zuten.
Ekainaren 10a, larunbata
11:30 Haurrentzako marrazki lehiaketa.
12:30 Buruhandiak.
16:00 Herri jolasak – ginkana.
16:15 Aurpegi margotzea.
16:30 Mus txapelketa.
17:30 Txokolate jana.
18:00 Txintxeta klipa eta Txorroskilo pailazoen ekitaldia.
20:00 El Tentakuloren kontzertua.
22:00 Leireren kontzertua.
Ekainaren 11, igandea
11:00 Puzgarriak.
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Buruhandiak.
14:30 Herri bazkaria.
16:30 Bingoa.