Etxera eguna antolatu dute Egian
Egiako euskal presoak sostengatzeko elkartasun eguna antolatu dute auzoan, urtero legez. Ekitaldi politikoa egin dute, eta gogoratu dute dispertsioa bukatu den arren, presoen kontrako eskubide urraketek jarraitzen dutela. Kondenen batuketa, gradu erregresioak eta baimenak ukatzea aipatu dituzte, besteak beste.
Goizetik muxikoak euskal dantza saioa egin dute Plazahaundi, eta jarraian bazkaria egin dute ia 200 lagunek.