Harrofest sortu dute, arrazakeriaren kontrako transmaribibollo jaialdia
Lehen aldiz, Gipuzkoako SOS Arrazakeriak, Kiki House of Anunnakirekin elkarlanean, Harrofest jaialdia antolatu du LGBTIQ+ harrotasuna ikuspegi antirrazistatik ospatzek. Honela, SOS Arrazakeriatik bat egiten dugu ekainaren 28an EHGAMek, TBMk eta Gehituk deitutako manifestazioan parte hartzeko deialdiarekin.
Ekainaren 28ko astearen barruan, Harrofestek Enterezas dokumentalaren proiekzioa aurkeztuko du, Kolonbiako, Hondurasko, Nikaraguako eta Dominikar Errepublikako LBT emakumeen aurkako indarkeriari buruzko proiektua ardatz duen dokumentala. Proiekzioan mahai-inguru bat izango da, Barranquillatik proiektuaren buru diren Caribe Afirmativoko abokatu taldearekin eta Euskal Herriko aktibista transfeministen ordezkaritzarekin.
Enterezas-ekin batera, Aldartek egindako LESVISIBLES proiektatuko da. Dokumentalak LGTBI+ memoria historikoa berreskuratzen du, frankismo garaian Euskal Herrian nerabezaroa eta gaztaroa bizi izan zuten zazpi emakumeren testigantzen bidez, testuinguru sozial errepresibo eta guztiz lesbofobo batean lesbiana eta feminista gisa sozializatu zirenak.
Kontadores Gazte Zentroak Paris is Burning filma proiektatuko du, ball kulturareno dokumentalik ikonikoena, Kiki Hause of Annunakiren eskutik Ballroom kulturari buruzko erakustaldi batekin batera. Uztailaren 1ean egingo den tailer honetan Queens Garazi Lafantasy eta Alicia Kiss dragak, Ditirambo DJ perutarrak eta Oliba eta Antxoa DJ euskaldunak izango dira.
Ekainak 28
SOS Arrazakeriak gogoeratu duenez, ekainaren 28ak 1969ko Stonewalleko istiluak oroitarazten ditu. Bertan, New Yorkeko auzo bateko komunitate anitzek poliziaren indarkeria arrazista, homofobo eta gatazkatsuari aurre egin zioten. Nabarmendu dutenez, “eskubideen aldeko borroka hori emakume disidenteek sortu zuten”, hala nola Marsha P. Johnson aktibista afroamerikarrak edo Sylvia Rivera emakume trans latinoak, “arauan sartzen ez ziren sexu-langileak alegia”.
“Sexu eta Genero Aniztasuna logika kapitalistetan onartuz despolitizatu nahi duen eskubideen erregresioaren egungo testuinguruaren aurrean”, SOS Arrazakeriak gogoratu du harrotasuna “arrazismoaren aurkakoa, transfeminista eta errebindikatzailea dela eta izan dela beti”.