Udako lore landaketa egiten ari dira Donostiako hainbat lorategitan
Udako lore landaketa egiten ari dira, eta lore eta landare koloretsuek jantziko dituzte lorategiak eta parkeak udan. Horrez gain, udalak jakinarazi duenez, 5.800 txorkok edertzen dute hiria, eta Txara, Mons eta Tolosa etorbideko belardiak “unerik onenean” daude.