Amarako Aitzol parkea margotuko dute auzolanean ekainaren 17an
Artearen, kulturaren, saskibaloiaren eta auzolanaren arteko sinergia sortzeko asmoz, Amarako Aitzol parkeko kantxa margotuko dute auzolanean. Ekainaren 17an, larunbatean, izango da, eta 10:00etatik 17:00etara egitarau zabala prestatu dute hainbat eragilek. Jump the line, Basket kalea, Amara Berriko auzo elkartea, Gizarte eskubideen bulegoa, Dos monos rojos, Wohou, Arrebarz eta Donostia Urban Fest dira antolatzaileak.
Ongietorriaren ostean, 10:30ean, kantxa margotzen hasiko dira. Jarraian, 11:00etan, basket txapelketa parte hartzailea hasiko dute han bertan. 12:00etan, kalistenia entrenamendua egingo dute, eta jarraian, indarrak hartzeko, herri bazkari solidarioa izango da.
Bazkalostean, 15:30ean, kantxa margotzeari berrekingo diote, eta 16:00etan, saskibaloiko 2×2 txapelketa egingo dute. Amaitzeko, 17:00etan, kalistenia entrenamendua egingo dute berriz.
Izen emateak egunean bertan egin ahal izango dira.