Kontxan eta Ondarretan bainua baimendu dute berriro
Badian atzo hondoratu zen yateak izandako isurketaren egoera erabat arindu dela jakinarazi du udalak, eta dagoeneko ez dagoela gasolio usainik. Beraz, bandera berdea jarriko dute Kontxan eta Ondarretan.
Udalaren arabera, azken orduan yatea ur azalera itzuli zuten guztiz, eta gaur portu batera lekualdatu dute, konpontzeko.