Lorena Navarro fitxatu du Realak
Realak Lorena Navarro aurrelaria fitxatu du, eta 2024-2025eko denboraldiaren bukaerara arte sinatu du kontratua. 23 urteko madrildarra Real Madril CF taldean aritu da azken hiru denboraldiotan. Poliklinikan azterketa medikua egin eta Anoeta estadioa bisitatu ondoren, klubeko presidenteorde Joseba Ibarbururekin batera agerraldia egin du, eta “oso pozik eta gogotsu” agertu da Realean jokatzeko erronkarekin.
Centro Deportivo Vallecas taldean abiatu zuen bere ibilbidea 2014. urtean, eta Madrid CFF taldera joan zen 2016an. Talcon taldera joan zen ondoren. Hiru denboraldiren ondoren, lehen mailara igotzea lortu zuen talde madrildarrarekin, eta Real Madrid CF taldeak bere fitxaketa iragarri zuen 2020an; han jokatu du orain arte eta talde horretan jardu du 22/23 denboraldira arte. Espainiako selekzioaren beheko kategorietan ere aritu da.