Donostiako LGTBI+ herritarren diagnostikoa egingo du udalak
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak hiriko LGTBI+ herritarren errealitateari buruzko diagnostikoa abiatu du. Helburua da LGTBI+ pertsonen diskriminazioak, eskaerak eta beharrak identifikatzea hainbat eremutan.
Diagnostiko horrek lagunduko du hainbat neurri abian jartzea aniztasunean, bereizkeriarik ezan eta aukera berdintasunean bizikidetza sustatzeko. Metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa izango da. LGTBI+ errealitateak ezagutzeko tresnetako bat kolektibo horri zuzendutako inkesta da.