Intxaurrondoko San Joan bezperako egitaraua iragarri du Plazara Goaz elkarteak
Hilaren 23an, San Joan bezperako festa antolatu dute Intxaurrondoko Bernart Etxepare plazan. Arratsaldetik gauerdira bitarteko egitaraua iragarri du Plazara Goaz euskara elkarteak.
Horrez gain, aldaketa batzuen berri eman dute. Hain zuzen ere, abesbatzako entseguak egunez aldatu dituzte. Bihar, hilak 25, eta astelehenean, hilak 19, 20:00etan izango da.
Dantzen ikastaroa, berriz, astelehen eta asteazkenetan mantendu dute, 19:00etan, hilaren 21a arte.
Ekainaren 23ko egitaraua:
- 17:00. Txalaparta eta adarra.
- 17:05. Traka.
- 17:10. Tailerrak eta jolasak.
- 18:00. Txokolate jana.
- 18:10. Entzierro txikia gurpildun zezenekin.
- 18:25. Kalejira trikitilariekin.
- 18:30. Buruhandiak.
- 19:00. Kale antzerkia: Bapatean zirku taldea, Gabriel Zelaia plazan.
- 20:00. Sardina jate herrikoia.
- 20:05. Abesbatza herrikoia.
- 20:30. Estangatarrak.
- 22:00. San Joan sua eta plazako dantzak inguruan.
- 22:30. Estangatarrak.
- 23:45. Zezensuzkoa.
- 00:00. Bukaerako suziriak.