Jabier Salutregi kazetaria zendu da
Jabier Salutregi kazetaria zendu da, 72 urterekin, Donostiako bere etxebizitzan. Bilbon 1950ean jaioa, azken hilabeteotan pairatu duen gaixotasun baten ondorioz hil da.
Egin egunkariko sortzaileetako bat izan zen, eta 1993an zuzendaritza hartu zuen. 1998an, ordea, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek egunkaria itxiarazi zuen, Dena da ETA tesiaren garaian, hedabideak erakunde armatua diruz laguntzen zuela argudiatuta. Horrela, 18/98 auziaren barruan (2007an atera zen lehenengo epaia), Salutregi espetxeratu egin zuten. 2009an, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi zuen itxiera legez kanpokoa izan zela. Horrela ere, Salutregi 2015ean atera zen kartzelatik, zazpi urtez espetxeratuta egon ostean.