Realaren eta Osasunaren artean jokatuko da Euskal Herria Txapela
Uztailaren 21ean aurrez aurre ariko dira Reala eta Osasuna Euskal Herria Txapela lehiaketaren finalean. Partida Irungo Stadium Gal futbol zelaian jokatuko da. Laster finalaren ordutegia eta sarreren salmentari buruzko informazioa jakinaraziko dute antolatzaileek.
Txuri-urdinek uztailaren 10ean hasiko dute denboraldiaurrea, eta nafarren kontrakoa izango da lagunarteko lehena. Reala eta Osasuna izan dira bukatu berri den ligan jokaturiko derbietan puntu gehien lortu zituzten euskal taldeak. Horregatik, txapela jokoan izango dute.