Errioxa Eguna ospatuko dute igandean
Errioxako Dultzaina Eskola kultur elkarteko kideak. (Argazkia: Donostia Kultura) Errioxako Gipuzkoako Etxeak eta Arali elkarteak antolatuta, Errioxa Eguna antolatu dute Donostian, igande honetarako (hilak 18). Horrela, Arali elkarteko ekoizle artisauek euren produktuen azoka jarriko dute Bulebarrean, 10:00etatik 21:00etara. Horrez gain, Errioxako Dultzaina Eskola kultur elkarteko kideak kalejiran ibiliko dira Parte Zaharretik. Bi kalejira egingo dituzte: 11:30ean eta 17:00etan.
