Ikasturte bukaerako festa egingo dute Egiako Txondorra kultur gunean
Egiako Txondorra guneko festa bat. Urtero egin ohi duten moduan, ikasturte bukaerako festa egingo dute Egiako Txondorra kultur gunean. Bihar izango da, 17:00etatik aurrera. Amaia Galarzaren gitarra eta ukelele ikasleen emanaldiak emango dio festari hasiera. Ondoren, 18:30ean, Txorfeoiak kontzertua emango du. Azkenik, mikro irekia egongo da, eta baita jatekoa eta edatekoa. Doako festa da, eta edozeinek parte har dezakeela adierazi dute antolatzaileek.
