Esne beltza, Delirium Tremens, Nogen, Mugan, Ibil Bedi eta beste hainbat talde ariko dira Aste Nagusi Piratan
Abuztuaren 12tik 19ra, hamabost taldek eta abeslarik eskainiko dute kontzertua Donostiako Piraten Flamenka gunean.
Donostiako Piratek iragarri berri dute zein izango den aurtengo Aste Nagusi Piratako kontzertuen zerrenda. Ekainaren 12tik 19ra, hamabost talde arituko dira Flamenka guneko agertokian.
Abuztuaren 12an, Iratzar erromeriak inauguratuko du Flamenka gunea, 23:05ean. Hurrengo egunean, abuztuaren 13an, Mugan (23:05) eta Ibil Bedi (01:00) igoko dira oholtzara.
Astelehenean, Esne beltza (20:00) eta Nogen (00:30) taldeak entzuteko aukera izango da, eta asteartean, abuztuaren 15ean, Olaia Intziarte (23:05) eta Suaren (01:00) txanda izango da.
Abuztuaren 16an, La excavadora (23:05) eta Delirium Tremens (01:00) ariko dira zuzenean, eta ostegunean, hilaren 17an, Janus Lester 23:05) eta Kilimak (01:00) taldeak izango dira Flamenka guneko protagonista.
Abuztuaren 18an, Ezpalak (23:05) eta Niña Coyote eta Chico Tornado (01:00) taldeen musikaz gozatzeko aukera izango da, eta abuztuaren 19an, Herenegun (23:05) eta Xsakara (01:00) arduratuko dira Aste Nagusi Piratako kontzertuei amaiera emateaz.