Lehen urratsa bilakaeraren berri izateko
2021ean eta 2022an 37 LGTBIfobia kasu erregistratu dituzte Donostian. Lehenengo aldiz egin dute LGTBIfobiari buruzko txostena hirian; orain, urtero egitea da asmoa.
2021ean eta 2022an, Donostian, LGTBIfobia kasu gehienak espazio publikoetan izan ziren. Homofobia kasuak izan ziren ohikoenak, eta gizonek eragin zituzten. Udan eta otsailean gertatu ziren gehienak. Erdiak hitzezko erasoak izan ziren, eta intzidentzien ia heren batean eraso fisikoa edo eraso fisikoa egiteko ahaleginak erregistratu zituzten. 37 kasu erregistratu zituzten guztira: hemeretzi 2021ean, eta hemezortzi 2022an. Horiek dira Donostian LGTBIfobiarekin lotuta izan diren intzidentzien txostenean ageri diren ondorioetako batzuk.
Lehenengo aldiz egin dute azterketa, Donostiako Udalaren Giza Eskubideen Sailak eskatuta, eta Zaira Garcia Dafontek koordinatu du. Aurtengo txostena ere martxan du. “Asmoa da urtero egitea, zer joera dagoen ikusi ahal izateko”, esan du Garciak. Txostena osatzeko, hainbat iturri erabili ditu: besteak beste, Udaltzaingoak, LGTBI+ Euskal Behatokiak, Ertzaintzak, Berdindu zerbitzuak, Gehitu elkarteak, Eraberean sareak, Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak eta zenbait komunikabidek emandako datuak.
Irakurri erreportajea osorik Gipuzkoako Hitzaren webgunean.