Hilik topatu dute Ulian desagertutako gizona
Ostegunean desagerturiko 64 urteko donostiarra hilda aurkitu zuten atzo itsasoan, Donostia eta Orio bitartean. Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzak baieztatu du aurkituriko gorpua dela desagerturikoarena. Guardia zibilak erreskatatu zuen, eta Pasaiako portura eraman ondoren identifikatu zuten.
Larrialdi zerbitzuak Ulia mendian ibili ziren atzora arte desagerturiko gizonaren bila, eta gorpu bat aurkitu zuten. Ordea, ez zen desagerturiko pertsonarena, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi zuenez. Emakume baten hilotza da Pasai San Pedro aldean aurkitu zuten hildakoa, baina denbora gehiago zeraman han, eta ikerketa abiatu dute argitzeko gertaturikoa.