Aimar Alarcia donostiarra maila onean aritu da Nafarroako Klasikoan
Donostialdea Bizikletan taldeko Aimar Alarcia txirrindularia hamargarren izan zen atzo, Villatuertako zirkuituan jokatu zen Nafarroako Klasikoan. Txirrindulari donostiarrak Euskadiko Selekzioa ordezkatu zuen, eta irabazlea izan zen Dario Giulianorengandik 2:37ra iritsi zen helmugara. Unax Betelu donostiarrak Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz parte hartu zuen, baina ezin izan zuen proba amaitu matxura mekanikoa izan zuelako. Bi txirrindulariak pasa den asteartean Zestoan izan ziren erlojuaren aurkako Gipuzkoako Txapelketan. Alarcia bosgarren izan zen, txapeldunarengandik ia minutu batera, eta Beteluk aldiz, hemeretzigarren postua eskuratu zuen, 2:14ra.
Bestalde, Donostialdea Bizikletan taldeko beste txirrindulariek asteburu honetan jokatu diren gainerako probetan emaitza onak lortu dituzte. Eibarko San Juan Sarian, Mattin Basurtok eta Beñat Ilzarbek, 16. eta 45. postuak lortu zituzten.
Zestoako proban, Irati Mitxelenak laugarren postua eskuratu du. Goenaga Yogurrak emakumezkoen txirrindularitza taldearekin. Irati Mitxelena hendaiarraren laugarren postuaz gain, Naiara Espinosa hondarribiarraren bosgarren postua ere aipatzekoa da. Proba berean, Donostialdean Bizikleta taldeko txirrindulari kadeteak parte hartu zuten.