Herrerako San Luis jaietako bigarren asteburua, iruditan
Eguraldi ezegonkorrari aurre eginez, Herrerako San Luis jaietako bigarren asteburuaz gozatu ahal izan dute auzotarrek eta bisitariek. Bigarren asteburua izan ohi da esanguratsuena, eta horrela izan da aurten ere. Horrela ere, jaiak ez dira bukatu eta helbide honetan topatuko duzue datozen egunetako egitaraua.
Iragan ostiraletik atzora bitarteko jarduerak arrakastatsuak izan dira. Batez ere, ostiral gaueko kontzertua. Jende asko elkartu zen Herrerako plazan Lendakaris Muertos, Juantxo Skalari & La Rude Band eta Sardeska taldeak ikusteko. Kantu Kolore taldearen emanaldiak haur eta familia asko erakarri zituen.
Larunbateko IX. paella lehiaketa izan zen beste jarduera arrakastatsuena, bazkarian auzotar asko elkartu zirelako. Aipatzekoak dira ere zirku tailerra, haur eta helduen danborrada, haurren txupinazoa, Herrerako V. boilur azoka, kantu jira eta apar festa, besteak beste.
Hemen duzue hedabide honek eta Herrerako jai batzordeak osaturiko argazki bilduma: