Cervantes plazako motorrentzako aparkalekua kenduko dute Tourraren igarotzeagatik
Uztailaren 3an, Frantziako Tourreko hirugarren etaparen igarotzea dela eta, Cervantes plazako motorrentzako aparkalekua kenduko dutela aditzera eman du Mugikortasun Sailak. Askatasun hiribideko hormigoizko espaloia kentzeko lanak ekainaren 21 eta 23 egunen artean izango da. Hortaz, egun hauetan aparkalekua ixteaz gain, autobusentzako errepidea moztuta egongo da, lanak egin bitartean motor gidarien segurtasuna bermatzeko. Horrela, errepidea zabalagoa izango da txirrindularien segurtasuna bermatzeko. Behin Frantziako Tourra pasata, kendutako hormigoizko espaloia jarriko dute eta motorrentzako aparkalekua erabilgarri egongo da, berriz ere.