22 donostiar daude Espainiako Gorteetarako hautagaien zerrendetan
Uztailaren 23an egingo dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, eta alderdien zerrendetan 22 donostiar daude –alderdi nagusiak kontuan hartuta–. Honakoak dira Gipuzkoatik aurkeztuko diren alderdiak eta taldeak: EH Bildu, EAJ, PSE-EE, PP, Frente Obrero, PACMA, Vox, Langileen Alderdi Komunista, Escaños en Blanco, Bidezko Mundurantz, Recortes Cero, Sumar eta UCDE.
Donostiarrei dagokionez, honakoak dira EH Bilduko hautagaiak: Maddalen Iriarte eta Ainhoa Beola (Kongresua) eta Olaia Duarte (Senatua). EAJtik, Maribel Bakero eta Iñigo Barandiaran (Kongresua) eta Mertxe Garmendia (Senatua). PSE-EEtik, Rafaela Romero, Maria Luisa Gurrutxa eta Enrique Ramos (Kongresua) eta Izaskun Gomez, Ana Priede, Libe Otegi eta Jon Miranda (Senatua).
PPtik, Kongresura ez da donostiarrik aurkeztuko, eta Senaturako Maria Garrapiz, Mikel Perez, Jorge Mota eta Nadala Manso aurkeztuko dira. Azkenik, Sumarretik ondorengo donostiar hauek aurkeztuko dira: Pilar Garrido eta Juan Luis Iturria (Kongresua) eta Gonzalo Garcia eta Lidia Muñoz (Senatua).
Xehetasun guztiak BOEren dokumentu honetan aurkitu ditzakezue.